3/26/2012



Euskal Herriko narrastiak eta anfibioak ezagutzeko aukera.



Urtero legez, Aranzadi Zientzia Elkarteko herpetologia-behatokiak Euskal Herriko narrastiak eta anfibioak identifikatzeko ikastaroak antolatu ditu ekainaren 12an eta 19an, hurrenez hurren. Ikastaroak euskaraz izango dira eta Aranzadik Zorroaga gainean (Donostia) duen egoitzan emango dituzte klase teorikoak goizez. Narrastien ikastaroan landa-irteera arratsaldean eta anfibioen ikastaroan gauean izango dira.


Aranzadiko herpetologia-behatokiaren eskaintza Euskal Herriko herpetofauna ezagutzeko aukera paregabea da. Elkarteko kideek izango dute edukiak irakasteko eta esperientziak transmititzeko ardura. Bertaratu nahi dutenek 20 € ordaindu beharko dituzte ikastaro bakoitzeko; Aranzadiko kideek, berriz, 10 € ordaindu beharko dute.


Narrastien ikastaroa: ekainaren 10era arte
Anfibioen ikastaroa: ekainaren 17ra arte.
Espero dute zuen bisita anima zaitezte ;D





  

No hay comentarios:

Publicar un comentario