Antzinako Erromak I.mendean konkistatu zuen Euskal Herria eta lehen hiri eta errepide handiak ireki zituen. Urte haietan, Novempopulania eta Tarraconensis probintzietan banatu ziren euskal lurraldeak. Erromatar inperioaren gahinbeheran, euskaldunaek bat egiten zuten bisigodoekin eta bagaudak antoltu. Godo eta frankoek ez zituzten guztiz garaitu, behin eta berriz saiatu ziren arren. VII.mendean musulmanak iritsi ziren eta Kordobako kaliferriaren esku utzi zuten euskal Herriko hegoaldeko zati batzuk. Garaiko baskoi buruzagiek harreman ona izan zuten haiekin eta batez ere Banu Qasi familiarekin.
Nafarroako Erresuma izan zen Euskal Herria Pirinioen bi
aldeak elkartzeko gai izan zen erakunde politiko bakarra. Erresuma Antso III.a
Nagusiaren erregealdian iritsi zen hedadurarik handienera. Lurralde euskaldunak
biltzen zituen, beste hainbat lurralderekin batera, baina erregea hil ostean
banatu egin zen. 1511n,Gaztelako koroak Nafarroa Garaia konkistatu zuen.
Altxamenduak izan baziren ere (Noaingo gudua, Amaiurko gudua), Gaztela garaile
atera zen, baina Nafarroa Behereak independente segitu zuen, eta geroago
Frantziako koroan sartu zen. Antso III.a.ren garaiaz geroztik, ez da zazpi
lurraldeak batera gobernatu dituen gobernurik izan.
XVI. mendetik aurrera konstanteak izan ziren foruen
defentsan eginiko borrokak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario