2/13/2012

Euskal Herriko mitologia



Euskal mitologia Euskal Herriko lurraldeetako mitoen multzoa da. Bertan nahasturik antzematen dira eragin kristau zein paganoak.


Gainerako herri eta kulturen antzera euskal mitologia alegiazko kontakizun, antzinako balizko jainko edo heroien egintzetan edo egiazko gertaeretan oinarritzen da, gehienetan, izadiaren indarren edo giza izaeraren alderdien oihartzuna dakarrena.






Kondaira sinbolikoa, munduaren hasierako edo denbora historikotik kanpoko gertakari harrigarriren baten berri ematen du askotan. Antzinako jainko edo heroien ekintzetan edo egiazko gertaeretan oinarritzen dira alegiazko kontakizunak, jatorri ezezagunekoak eta herri baten tradiziozko pentsamendu kolektiboaren osagai direnak, naturaren indarrari edo giza izaeraren zenbait alderdiri buruzko ikuspegia eta sinesteak islatzen ditu.


Mitoak sailka daitezke kondairaren esanahiaren edo berez duten mezuaren arabera. Batzuk kosmosa edo lurraz kanpoko gaia dute, eta besteak, berriz, lurtarrak dira.
Kristautasunaren sarrerak nabarmen eragin du euskal mitologiaren ahoz ahoko transmisioan. Oinarrizko kontzepzio metafisikoa bere horretan mantendu diren alegi askotan ere, Bibliako pertsonaien izen ordezkatzea ematen da: neguko solstizioa = Eguberri, udako solstizioa = Donibane jaia, jentilarri Sansonarri, Salomon eta abar.









2/10/2012




Euskal Herriko kultura






Beren hizkuntza oinarritzat hartuz eta eragin desberdinak bereganatuz, euskaldunek kultura berezi bat sortu dute. Kultura horren eramaileak gehienetan herritarrak berak dira.



Euskal kultura bihotzean
Inguruko kulturen ekarpenez jabetuz, euskaldunek beren kultura unibertsoa euskararen inguruan sortu dute. Euskal kultura parte hartzaile eta herrikoia da.












Euskal kultura: Aurrera Doan Oroimena










Euskal kantuaren eta musikaren alorra da tokiko ondare fondoan globalizazioaren ekarpenak integratzeko gaitasun horren ilustraziorik onena. Bertsolaritza oso famatua da euskaldunen artean. Bertsolaritzaren informazio pixka bat emango dut:
-Bertsolariak bat-batean bertsoak asmatu behar ditu, doinuari segituz, errimak errespetatuz eta proposatu zaion gaia landuz.






 

  (Maialen Lujanbio)




-XX. mendean txapelketak sortu ziren, bai eta bertsu-eskolak ere. Bertsolari ospetsuen ibilbideari jarraikiz, gazteek goi-mailara heldu eta sekulako arrakasta bildu dute.


             -Ohitura hau beste eskualde batzutan ere bazen. Baina Euskal Herrian harrigarriko garapena hartu du.

    
Orain, literaturaren informazioa emango dut:


-1545. urtea oso garrantzitsua da euskal literaturaren historian,-Gaur egun, 1500 liburu inguru plazaratzen dira urtero Euskal Herrian.


              -Azken berrogei urte hauetan, beste kultur-adierazpen batzuk ere funtzio garrantzitsu bat bete dute, euskararen berjabetze prozesuan (horietan kantua eta antzerkia).






Hemen nik egindako bide bat, euskerazko liburu batzuk eta idazleak agertzen dira.