3/26/2012


Balde-lerroen astoak, Gallarta


Euskal Herriko meatzaritzaren museoa


Meatzaritzaren Museoak Euskal Herriko meatzaritzaren kultura eta historia ikertzea eta hedatzea du helburu, bereziki Bizkaiko Meatzaldeari dagokionez. Gallartako herrian kokatuta dago, Bizkaiko Enkarterrian, aire zabaleko burdin-ustiapen handiaren ondoan. Leku horretan Euskal Herri osoko altuera gutxieneko puntua aurkitzen da (aire zabalean), itsas mailaren azpitik 20 metrora.



Meatzaritzaren Museoaren beste helburuetako bat meatzaritzaren industria-ondarearen babesa da. Meatze-iharduerak ondare aberatsa utzi du Bizkaian, Meatzalde osoan zehar banaturiko industria-hondarretan. Museoan hauen karakteristikak eta kokapena jakin ditzakegu.





Animalien sailkapena:
Hemen animalien sailkapena ikusteko bublusa usten dizuet, espero dut zuen gustukoa izatea eta animalien informazioa aurki izatea.



Euskal Herriko narrastiak eta anfibioak ezagutzeko aukera.



Urtero legez, Aranzadi Zientzia Elkarteko herpetologia-behatokiak Euskal Herriko narrastiak eta anfibioak identifikatzeko ikastaroak antolatu ditu ekainaren 12an eta 19an, hurrenez hurren. Ikastaroak euskaraz izango dira eta Aranzadik Zorroaga gainean (Donostia) duen egoitzan emango dituzte klase teorikoak goizez. Narrastien ikastaroan landa-irteera arratsaldean eta anfibioen ikastaroan gauean izango dira.


Aranzadiko herpetologia-behatokiaren eskaintza Euskal Herriko herpetofauna ezagutzeko aukera paregabea da. Elkarteko kideek izango dute edukiak irakasteko eta esperientziak transmititzeko ardura. Bertaratu nahi dutenek 20 € ordaindu beharko dituzte ikastaro bakoitzeko; Aranzadiko kideek, berriz, 10 € ordaindu beharko dute.


Narrastien ikastaroa: ekainaren 10era arte
Anfibioen ikastaroa: ekainaren 17ra arte.
Espero dute zuen bisita anima zaitezte ;D





  
Nafarroan 2 hartz askatzea eskatu dute.

Pirinioetako hartzen egoera makurra da populazioa batez ere arrez osatuta baitago. Berez, espainiar eta frantziar estatuek Europako proiektuak abian jarriko zituztela sinatu zuten, baina 7 urte dira iada Canelle azken hartz emea hil zenetik eta oraindik ez dute lan handirik egin. Orain, hartz emeak askatu nahi dituzte Pirinioetako hartzen populazioak iraun ahal dezan.




3/23/2012

Hemen duzue literaturazko bideo bat, non agertzen dira euskerazko liburu batzuk eta haien idazleak.