3/26/2012


Balde-lerroen astoak, Gallarta


Euskal Herriko meatzaritzaren museoa


Meatzaritzaren Museoak Euskal Herriko meatzaritzaren kultura eta historia ikertzea eta hedatzea du helburu, bereziki Bizkaiko Meatzaldeari dagokionez. Gallartako herrian kokatuta dago, Bizkaiko Enkarterrian, aire zabaleko burdin-ustiapen handiaren ondoan. Leku horretan Euskal Herri osoko altuera gutxieneko puntua aurkitzen da (aire zabalean), itsas mailaren azpitik 20 metrora.



Meatzaritzaren Museoaren beste helburuetako bat meatzaritzaren industria-ondarearen babesa da. Meatze-iharduerak ondare aberatsa utzi du Bizkaian, Meatzalde osoan zehar banaturiko industria-hondarretan. Museoan hauen karakteristikak eta kokapena jakin ditzakegu.





Animalien sailkapena:
Hemen animalien sailkapena ikusteko bublusa usten dizuet, espero dut zuen gustukoa izatea eta animalien informazioa aurki izatea.



Euskal Herriko narrastiak eta anfibioak ezagutzeko aukera.



Urtero legez, Aranzadi Zientzia Elkarteko herpetologia-behatokiak Euskal Herriko narrastiak eta anfibioak identifikatzeko ikastaroak antolatu ditu ekainaren 12an eta 19an, hurrenez hurren. Ikastaroak euskaraz izango dira eta Aranzadik Zorroaga gainean (Donostia) duen egoitzan emango dituzte klase teorikoak goizez. Narrastien ikastaroan landa-irteera arratsaldean eta anfibioen ikastaroan gauean izango dira.


Aranzadiko herpetologia-behatokiaren eskaintza Euskal Herriko herpetofauna ezagutzeko aukera paregabea da. Elkarteko kideek izango dute edukiak irakasteko eta esperientziak transmititzeko ardura. Bertaratu nahi dutenek 20 € ordaindu beharko dituzte ikastaro bakoitzeko; Aranzadiko kideek, berriz, 10 € ordaindu beharko dute.


Narrastien ikastaroa: ekainaren 10era arte
Anfibioen ikastaroa: ekainaren 17ra arte.
Espero dute zuen bisita anima zaitezte ;D





  
Nafarroan 2 hartz askatzea eskatu dute.

Pirinioetako hartzen egoera makurra da populazioa batez ere arrez osatuta baitago. Berez, espainiar eta frantziar estatuek Europako proiektuak abian jarriko zituztela sinatu zuten, baina 7 urte dira iada Canelle azken hartz emea hil zenetik eta oraindik ez dute lan handirik egin. Orain, hartz emeak askatu nahi dituzte Pirinioetako hartzen populazioak iraun ahal dezan.




3/23/2012

Hemen duzue literaturazko bideo bat, non agertzen dira euskerazko liburu batzuk eta haien idazleak.







3/12/2012

3/08/2012

Euskararen jatorria:






Euskararen jatorria eta ahaidetasunak:



Anboto

Kaixo guztioi, hemen utziko dizuet Anboto mendiko informazioa. Mendi hau bitxia da, mito bat dauka Mari Damarena, baina ez dizuet kontatuko kondaira. Joaten bazarete jakingo duzue.


Mila esker ikusteagatik.

3/01/2012

Euskal Herriko naturari buruzko albiste bat

Urdaibaiko itsasadarrean hondarra pilatzen ari dela uste da, eta horregatik bai eta aldaketa klimatikoaren ondoriozko itsas-mailaren gorakadagatik ere padurako lokaztiak murriztuko omen dira. Hori da ikerketa honetan aztertuko dutenak.




Hemen usten dizuet bideo bat ikusteko nolakoa den Padura.


Euskal Herriko historia

Antzinako Erromak I.mendean konkistatu zuen Euskal Herria eta lehen hiri eta errepide handiak ireki zituen. Urte haietan, Novempopulania eta Tarraconensis probintzietan banatu ziren euskal lurraldeak. Erromatar inperioaren gahinbeheran, euskaldunaek bat egiten zuten bisigodoekin eta bagaudak antoltu. Godo eta frankoek ez zituzten guztiz garaitu, behin eta berriz saiatu ziren arren. VII.mendean musulmanak iritsi ziren eta Kordobako kaliferriaren esku utzi zuten euskal Herriko hegoaldeko zati batzuk. Garaiko baskoi buruzagiek harreman ona izan zuten haiekin eta batez ere Banu Qasi familiarekin.



Nafarroako Erresuma izan zen Euskal Herria Pirinioen bi aldeak elkartzeko gai izan zen erakunde politiko bakarra. Erresuma Antso III.a Nagusiaren erregealdian iritsi zen hedadurarik handienera. Lurralde euskaldunak biltzen zituen, beste hainbat lurralderekin batera, baina erregea hil ostean banatu egin zen. 1511n,Gaztelako koroak Nafarroa Garaia konkistatu zuen. Altxamenduak izan baziren ere (Noaingo gudua, Amaiurko gudua), Gaztela garaile atera zen, baina Nafarroa Behereak independente segitu zuen, eta geroago Frantziako koroan sartu zen. Antso III.a.ren garaiaz geroztik, ez da zazpi lurraldeak batera gobernatu dituen gobernurik izan.
XVI. mendetik aurrera konstanteak izan ziren foruen defentsan eginiko borrokak.




2/13/2012

Euskal Herriko mitologia



Euskal mitologia Euskal Herriko lurraldeetako mitoen multzoa da. Bertan nahasturik antzematen dira eragin kristau zein paganoak.


Gainerako herri eta kulturen antzera euskal mitologia alegiazko kontakizun, antzinako balizko jainko edo heroien egintzetan edo egiazko gertaeretan oinarritzen da, gehienetan, izadiaren indarren edo giza izaeraren alderdien oihartzuna dakarrena.






Kondaira sinbolikoa, munduaren hasierako edo denbora historikotik kanpoko gertakari harrigarriren baten berri ematen du askotan. Antzinako jainko edo heroien ekintzetan edo egiazko gertaeretan oinarritzen dira alegiazko kontakizunak, jatorri ezezagunekoak eta herri baten tradiziozko pentsamendu kolektiboaren osagai direnak, naturaren indarrari edo giza izaeraren zenbait alderdiri buruzko ikuspegia eta sinesteak islatzen ditu.


Mitoak sailka daitezke kondairaren esanahiaren edo berez duten mezuaren arabera. Batzuk kosmosa edo lurraz kanpoko gaia dute, eta besteak, berriz, lurtarrak dira.
Kristautasunaren sarrerak nabarmen eragin du euskal mitologiaren ahoz ahoko transmisioan. Oinarrizko kontzepzio metafisikoa bere horretan mantendu diren alegi askotan ere, Bibliako pertsonaien izen ordezkatzea ematen da: neguko solstizioa = Eguberri, udako solstizioa = Donibane jaia, jentilarri Sansonarri, Salomon eta abar.









2/10/2012




Euskal Herriko kultura






Beren hizkuntza oinarritzat hartuz eta eragin desberdinak bereganatuz, euskaldunek kultura berezi bat sortu dute. Kultura horren eramaileak gehienetan herritarrak berak dira.



Euskal kultura bihotzean
Inguruko kulturen ekarpenez jabetuz, euskaldunek beren kultura unibertsoa euskararen inguruan sortu dute. Euskal kultura parte hartzaile eta herrikoia da.












Euskal kultura: Aurrera Doan Oroimena










Euskal kantuaren eta musikaren alorra da tokiko ondare fondoan globalizazioaren ekarpenak integratzeko gaitasun horren ilustraziorik onena. Bertsolaritza oso famatua da euskaldunen artean. Bertsolaritzaren informazio pixka bat emango dut:
-Bertsolariak bat-batean bertsoak asmatu behar ditu, doinuari segituz, errimak errespetatuz eta proposatu zaion gaia landuz.






 

  (Maialen Lujanbio)




-XX. mendean txapelketak sortu ziren, bai eta bertsu-eskolak ere. Bertsolari ospetsuen ibilbideari jarraikiz, gazteek goi-mailara heldu eta sekulako arrakasta bildu dute.


             -Ohitura hau beste eskualde batzutan ere bazen. Baina Euskal Herrian harrigarriko garapena hartu du.

    
Orain, literaturaren informazioa emango dut:


-1545. urtea oso garrantzitsua da euskal literaturaren historian,-Gaur egun, 1500 liburu inguru plazaratzen dira urtero Euskal Herrian.


              -Azken berrogei urte hauetan, beste kultur-adierazpen batzuk ere funtzio garrantzitsu bat bete dute, euskararen berjabetze prozesuan (horietan kantua eta antzerkia).






Hemen nik egindako bide bat, euskerazko liburu batzuk eta idazleak agertzen dira.













1/26/2012




Kaixo!
Guk Euskal Herriari buruzko kontuak azalduko ditugu, testuak eginez, argazkiak igotzen, bideo batzuk Euskal Herriari buruz etab. 
Hemen usten dizuegu gure argazki batzuk bideo batean: